Jon Garaño astigartarraren '80 egunean', gaur Emakumeon Etxean

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 19a, 00:00

Jon Garaño zine zuzendari astigartarra Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregirekin

Zineforuma antolatu dute eta arratsaldeko 18:00etan hasiko da proiekzioa.

 

 

Emakumeon Etxeak LGTBIQ+ kolektiboa ikusarazi eta haien eskubideak aldarrikatzeko helburuz, herrian zenbait ekintza antolatu ditu ekainerako, eta horietako bat gaurko Zineforuma izango da.

80 egunean filma proiektatuko dute Emakumeon Etxean, arratsaldeko 18:00etan hasita eta sarrera doakoa dela jakinarazi dute antolatzaileek. Euskeraz izango da filma, gaztelaniazko azpitituluekin. Gainera, filma amaituta, solasaldia izango da Ane Sanz de Galdeanorekin, ZiRRara, Astigarragako sexu eta bikote aholkularitza zerbitzuko sexologoarekin.

 

Jon Garaño astigartarra da filmaren zuzendarietako bat

Jon Garañoren eta Jose Mari Goenagaren zuzendaritzapean, 2010ean argitaratutako filma da eta Axun da pelikulako protagonista, 70 urte ditu eta nerabezaroko Maite laguna berriz ikusten du. k

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!