'80 egunean' filma proiektatuko dute etzi, Emakumeon Etxean

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 17a, 00:00

'80 egunean' filmaren eszena bat.

Zineforuma antolatu du Emakumeon Etxeak asteazkenerako, eta arratsaldeko 18:00etan hasiko da proiekzioa.

Emakumeon Etxeak LGTBIQ+ kolektiboa ikusarazi eta haien eskubideak aldarrikatzeko helburuz, herrian zenbait ekintza antolatu ditu ekainerako, eta horietako bat etzi burutuko dute: Zineforuma. 

'80 egunean' filma proiektatuko dute Emakumeon Etxean, arratsaldeko 18:00etan hasita eta sarrera doakoa dela jakinarazi dute antolatzaileek. Euskeraz izango da filma, gaztelaniazko azpitituluekin. Gainera, filma amaituta, solasaldia izango da Ane Sanz de Galdeanorekin, ZiRRara, Astigarragako sexu eta bikote aholkularitza zerbitzuko sexologoarekin.

 

'80 egunean'

Jon Garañoren eta Jose Mari Goenagaren zuzendaritzapean, 2010ean argitaratutako filma da eta Axun da pelikulako protagonista: «Axun 70 urteko emakumea ospitalera doa bere alabaren senar ohia zaintzera. Bere harridura haundia izango da ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite dela konturatzean, nerabezaroko bere lagun handia. Laster jabetuko dira kimikak bere horretan jarraitzen duela. Biak dibertitu egiten dira eta berriz elkartzeaz gozatzen dute, harik eta Axunek Maite lesbiana dela jakiten duen arte. Axunek aurrez aurre dituen sentimenduei aurre egin beharko die: Nori entzun? Bihotzari ala arrazoiari?».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!