Gaur arratsaldean, Markeliñe konpainiak 'Artilusio, Gretaren makina' emanaldia eskainiko du. Arratsaldeko 17:00etan izango da haurrentzako kale antzerkia, Kontxa Etxeberria plazan. Testurik gabeko lan honek gauza sinpleekin jolasteko gonbidapena egingo die astigartar txikiei, «jostailu aktiboek buru pasiboak sortzen dituztelako eta jostailu pasiboek, buru aktiboak». Artilusio ilusio artistikoak sortzen dituen tramankulua da, eta horren ondoan Greta dago, adineko emakume maitagarria.