Musika Eguna ospatuko dute gaur Astigarragan, eta berezia izango da aurtengoa: Norberto Almandoz musika eskolaren 30garren urteurrena ospatuko dute bertan. Eguerdiko 12:00etan hasiko da festa, eta kalejira egingo dute herrian barrena. Ondoren, 13:00etan, Kontxa Etxeberria plazan jarri dute hitzordua: ikasturte bukaerako kontzertua eskainiko dute musika eskolako ikasleek eta taldeek.
TortiELA elkartasun jaialdia, Emakumeon Plazan
Astigarragan bertan, beste hitzordu bat ere izango dute herritarrek, gaur. Izan ere, TortiELA elkartasun jaialdia antolatu dute. Emakumeon Plazan izango da, jarduera ugarirekin: Raul Perez korrikalariak maratoia osatuko du 08:30etan hasita, tortilla lehiaketa egingo dute 10:00etan, paella solidarioa 14:30etan, eta disko jartzaile baten eskutik musika 17:00etan.