Semifinaletako joanekoa jokatuko du Astigarragak gaur Aian, Herriarteko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 14a, 12:57

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da jaialdia, Aiako frontoian.

Berriro Herriarteko Txapelketaren finalean aritzeko, aurreneko urratsa eman nahi du Astigarragak gaur. Semifinaletako joanekoa jokatuko dute palista astigartarrek Aian, eta aldeko emaitza ekarri nahi du, bueltakoan zaleen animoekin pasea ziurtatzeko.

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da jaialdia, Aiako frontoian. Laukotea indartsua izango du Astigarragak, kanporaketa bere aldera ekartzeko. Buruz burukoan Axier Salaberriak jokatuko du. Binaka, ohiko bikotearekin ariko da Astigarraga, Mikel Txoperenarekin eta Beñat Zubiarrainekin. Eta zazpi barruan Ganix Urdangarin izango da astigartarren ordezkaria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!