Porrotxek bisita gaur Astigarragara, herriari oparitutako pagoa landatzeko

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 14a, 00:00

Hitzordu berezia daukate astigartarrek, gaur arratsaldean. Aurrena, 17:00etan hasita, aurpegiak margotu, txapak banatu eta zunba saioa egingo dute Kontxa Etxeberria plazan; eta ondoren, kalejiran abiatuko dira Andre Gobadarien ibai parkera. Bertan, Astigarragari oparitutako pagoa landatuko du Porrotx pailazoak. Eta ekitaldia bukatzeko, Aiztondo abesbatzaren eta Astigar taldeko dantzarien emanaldia izango da. Herriko eragile ugarik hartu dute parte jardueraren antolaketan: Xaguxar, Gaztelekua, Mundarro, Norberto Almandoz musika eskola, Aiztondo abesbatza, ikastolako artisten txokoa, Txirriskla txistulari taldea eta Astigar dantza taldea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!