Eneko Olveirak irabazi du Espainiako Kopako Zaragoza Sari Nagusia

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 12a, 08:17

Eneko Olveira helmugara iristen Zaragozan.

Astigartarrak, mendiko bizikleta modalitatean, junior mailako Kopa eskura du azken probaren faltan. 

Eneko Olveira astigartarrak junior mailako Espainiako Kopa gertu du, BTT proba baten faltan, azken aurreko jardunaldian ere garaipena lortuta. 

Eneko Olveira liderrak kolpea eman zuen mahai gainean azken probaren faltan Espainiako titulura hurbiltzeko. Astigartarrak, Daniel Gonzalez Valentziako txapeldunarekin batera ihes egin zuen, berarekin lasterketaren zati haundi bat partekatuz; hala ere, JRPkoak bere nagusitasuna argi utzi zuen eta garaipena lortu zuen. Gonzalez izan zen bigarren eta Juan Manuel Ibañez hirugarren. Juniorren artean, Lidia Beneditok bakarrik lortu zuen garaipena, podiumean Ana Mena liderrak eta Neus Capellak lagunduta.

Datorren ekainaren 29an eta 30ean, XCO Cofidisen Espainiako Kopa Cervera del Maestratera joango da bere azken proba jokatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!