Zilegi eskolaren baitan, bihar, Aintzane Balerdik Osteopatia eta begirada sistematikoa saioa eskainiko du, Astigarragako kultur etxe zaharrean. Goizeko 09:30etan hasiko da saioa eta osteopatiaren nondik norakoak azalduko ditu. Bertaratzeko izena eman behar da zilegieskola@aek.eus helbidera idatzita, edo 663 043 314 telefonora deituta.