TortiELA txapelketa solidarioa egingo dute larunbatean Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 12a, 00:00

Iazko TortiELAko irudia.

Goizeko 08:30etan hasiko da lehenengo jarduera, eta arratsaldera arte luzatuko da festa.

 

Adela Gipuzkoa elkarteak eta Kupela Tabernak antolatuta, TortiELA txapelketa solidarioa egingo dute larunbat honetan Astigarragan. Emakumeon plazan izango da jaialdia, eta txapelketaz gain, jarduera ugari prestatu dituzte eguna girotzeko.  

Goizen goiz, 08:30etan, Raul Perez kirolariak elkartasun maratoia korrituko du Astigarragan. Herriari 7 buelta emango dizkio, zenbait korrikalariren laguntzarekin. Tortilla lehiaketa, berriz, 10:00etan hasiko da, eta ordutik aurrera festa giroa izango da nagusi Emakumeon plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!