Astigarragan ez ohiko plenoa antolatu dute gaurko. Arratsaldeko 19:00etan izango da Astigarragako udaletxeko pleno aretoan, eta gai nagusi bat landuko dute: Taxi zerbitzuaren Donostialdeko araubide bereziko eremua. Honi buruzko azalpenak emango dituzte, 2024ko maiatzaren 28ko akta onartu ostean. Amaitzeko, ohi moduan, informaziorako, galderatarako eta eskarietarako tartea eskainiko da.