Martxa hartuta du dagoeneko Astigarragako kultura agendak. Etzi, Galtzaur Elkarteak antolatuta, La estrella antzezlanak hartuko du Erriberako oholtza arratsaldeko 18:30etan, eta doako emanaldia izango da, gaztelaniaz. ONCEko kideek osatutako antzerki tailerrak eskainiko duen musikal honetan, Alaia abesbatzak ere parte hartuko duela ziurtatu du Galtzaur Elkarteak.
1992garren urtean sortu zen Oroimenak antzerki taldea, antzerki tailer gisa. Gehienak ONCEko kide diren aktore itsuek edo ikusmen-desgaitasuna duten aktoreek osatzen dute. Taldearen aurreneko obraz geroztik, urtero proiektu berri bat sortu, prestatu eta antzezten dute, eta gaur egun dagoeneko 100 antzezlan baino gehiago oholtzaratu dituzte.
Ondorengoak dira hain zuzen ere, 2003garren urtetik gaur egun arte sortutako lanak: Maribel y la extraña familia (2003); Puebla de las mujeres (2004); Terapia de grupo (2005); El sueño de una noche de verano (2007); Los bailes de Txomin Enea (2008); Madame Coco cabaret (2009); Obras son amores (2010); Vaya plan (2011); Cloche Merle (2012); Una mujer en la sombra (2013); Verdi que te quiero verdi (2014); Vamos a la escuela (2015); La soirée (2016); El moderno (2017); La fiesta de la madonna (2018); Algo habrán hecho (2019); Tocata y fuga de la residencia (2020); eta etzi eskainiko duten, La estrella.