Erakusketa jarriko du Astigarte elkarteak, etzi, Erriberan. Bertan, ikusgai izango dira Astigarteko sorkuntza tailerreko artelanak, haur eta helduek ikasturtean zehar egindakoak. Hilaren 18ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa, goizeko 09:00etatik 13:00etara, eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.