Bihar hasiko da kulturarteko dantza zikloa, Emakumeon Etxean

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 5a, 00:00

Euskal dantzekin ekingo diote, baina dantza boliviarrak eta sevillanak ikasteko aukera izango da datozen asteotan. Izena eman behar da.

Kulturarteko dantza zikloa izango da datozen asteotan, Astigarragako Emakumeon Etxean. Bihar ekingo diote, eta euskal dantzak ikasteko aukera izango da aurrena, bi saiotan: bihar 17:30etatik 19:00etara, eta larunbat goizean 11:30etatik 13:00etara. Zuriñe Hijarrubiak eskainiko du ikastaroa, euskeraz.

Datozen asteotan, berriz, dan­tza boliviarrak eta sevillanak ikasiko dituzte Emakumeon Etxean bertan. Ekainaren 13an eta 14an eskainiko ditu sevillanei buruzko saioak Pepa Caballerok. Bi egunetan arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara izango da, gaztelaniaz. Dantza boliviarrak ikasteko saioak uztailean izango dira.

Ikastaroetan izenematea eta haur zaintza zerbitzua, doan

Ikastaro guztiak doakoak izango dira, baina parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena. Horretarako, posta elektronikoz idatzi behar da, emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbidera.

Gainera, doako haur zaintza zerbitzua ere eskainiko dute, bai­na aurrez abixatu behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!