Lanengatik Oialumen eta Oiarbiden bideak guztiz moztuko dira

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 31a, 00:00

Oialume eta Oiarbide bideak itxiko dira.

Añarbeko beheko ubidera ordezko hoditeria eramateko lanak burutzen hasiko da Añarbeko Urak ekainaren 3an.

 

Añarbeko Urak egingo dituen lanengatik Oialumen eta Oiarbiden bideak guztiz moztuko dira. Lehenengo lanak Oialumen egingo dira eta ekainaren 3tik uztailaren 31era bitartean itxiko da bidea. Oiarbidekoa aldiz, uztailaren 31etik abuztuaren 30era izango da. Añarbeko beheko ubidera ordezko hoditeria eramateko lanak burutzen hasiko da Añarbeko Urak astelehenetik aurrera.

Hori dela eta, udal bide horietatik doazen oinezkoen, txirrindularien eta gidarien segurtasuna bermatzeko bidea guztiz moztuko da lanek irauten duten bitartean.

 

Ekainak 3-uztailak 31 eta uztailak 31-abuztuak 30

Ekainaren 3tik uztailaren 31ra moztuko da Oialumen bidea. Desbideratze-posibleak adieraziz informazio-panelak ipiniko dira. Jabeei bakarrik baimenduko zaie sarbidea.

Uztailaren 31tik abuztuaren 30era moztuko da Oiarbiden bidea. Hau da, Oialumekoa ireki ondoren hasiko da eremu honetako obra. Desbideratze-posibleak adieraziz informazio-panelak ipiniko dira. Jabeei bakarrik baimenduko zaie sarbidea. Bizilagunek datozen egunetan jasoko dute informazioa etxeetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!