Maiatzaren 24an jokatu zuten Urumeaberri Kultur Elkarte Gastronomikoko lehenengo Mus Txapelketa. 21 bikotek hartu zuten parte, eta Mikel Morales eta Eneko Garcia hernaniarrek eskuratu zuten txapela. Finala Zuhaitz Carretero eta Axier Polaina hernaniarren aurka jokatu zuten.
Antolatzaileek adierazi dute arrakastatsua izan dela txapelketaren lehenengo edizioa, eta eskerrak eman nahi izan dizkiete parte hartzaile guztiei: «Egun bikaina izan zen, emozioz eta adiskidetasunez betea. Zorionak eman nahi dizkiegu Mikel eta Enekori, merezitako garaipenagatik, eta eskerrak eman nahi dizkiegu bikote guztiei».