Azken urteetako aurrekariei erreparatu ondoren, Astigarragako Udalak kiroldegiko igerilekua lehenago irekitzeko erabakia hartu du. Udaletik adierazi dute azken urteotan udak gero eta «luzeagoak eta beroagoak» izan direla, eta horri aurre egiteko igerilekua «babesleku klimatikoa» dela: «Muturreko gertaera meteorologikoen aurrean, hala nola bero boladen aurrean, erosotasun termikoa, atsedena eta segurtasuna ematen duen espazioa da».
Hortaz, larunbat honetatik aurrera igerilekuaz gozatzeko aukera izango da, irailaren 30era arte. Udaletik gogorarazi dute 8 urtetik beherako haurrek adin nagusiko pertsona batekin sartu behar dutela igerilekura.