Erakustaldi ederra eskaini zuen igande eguerdian Elisabet Ruiz Font xake jokalari kataluniarrak. Astigartar ugari animatu ziren Kontxa Etxeberria plazan jarritako hitzordura, eta 16 partidu jokatu zituen aldi berean Ruizek.
Lehiaketa garrantzitsuetan emaitza bikainak lortutakoa da Ruiz; bere palmaresean ditu 18 urtez azpiko Espainiako eta Euskadiko garaikurrak, eta Kataluniako txapelketa, besteak beste. Azken hau, gainera, marka ederra jarriz eskuratu zuen, lehiaketa irabazi duen jokalari gazteena bihurtuta.