Beterri-Buruntza Mankomunitateak, Astigarragako Merkataritza, ostalaritza eta herriko ekonomiako negozioen digitalizazio beharrei erantzuteko lau lan saio antolatu ditu Gipuzkoako Industri Ingenieriarien Elkargoarekin, Astigarragako Udalarekin eta Astigarragako merkataritza bulegoarekin elkarlanean.
Saioak kultur etxe zaharrean izango dira eta intereseko saioetan eman ahalko da izena enpresa@beterriburuntza.eus helbide elektronikora idatzita. Saio guztiak doan dira eta lehenengo saioa ekainaren 3an, astelehenean, 14:00etatik 15:30etara eskainiko da. Kit Digitalaren ingurukoa izango da.
Astigarragako merkatarien beharrak jaso ondoren, intereseko diren lau saio antolatu ditu Beterri-Buruntza Mankomunitateak.
Eraldaketa digitaleko prozesuan aurrera egiteko baliabideak iradokiko zaizkie herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuko autonomo eta enpresa txikiei. Hau da, digitalizaziorako irtenbideak eta prestakuntzako edukiak proposatuko dira. Helburua, negozioen digitalizazio beharrak landu eta Kit Digitaleko laguntzaren berri ematea izango dira.
Bi saio ekainean, eta beste bi uztailean
Saio guztiak astelehenetan izango dira, 14:00etatik 15:30etara. Bigarren saioa ekainaren 17an eskainiko da eta bertan, Facebook eta Instagram sare sozialen inguruko saio aurreratua antolatu da. Gakoak erakutsikodira sare sozial horiei ahalik eta zuku gehien ateratzeko asmotan.
Adimen artifiziala tokiko garapen bizkortzaile gisa hirugarren saioa, uztailaren 1ean izango da. Hau ere astelehenean eta aipatutako orduan. Laugarren eta azken saioa. Marketin Digitala. Erakusleiho egokia eraiki ezazu izenburupean eskainiko da, uztailaren 15ean.