Mus Txapelketa antolatu da ostiralean, Urumea Berrin

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 21a, 00:00

Urumea Berri gastronomia kultur elkarteak mus txapelketa antolatu du ostiralerako, estreinakoz. Arratsaldeko 19:00etan emango zaie hasiera partiduei, eta gehienez ere 32 bikotek hartu ahal izango dute parte. Izena emateko aukera dago urumeaberri.gke@gmail.com helbidera idatzita. 20 euro dira bikoteko. Sari potoloak izango dira txapelketako hiru bikote onenentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!