'Udaberriarekin jolasean' gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 18a, 00:00

Sagastiko materialak zein norberak margotutako marrazkiak erabilita, Sagardoetxea-ko sagarrondoak apainduko dituzte.

Museoen Nazioarteko Egunerako aurten ezarritako leloa 'Museoak hezkuntza eta ikerketaren alde lanean' izango da. Aurreko urteetan bezala, Astigarragako Sagardoetxeak bat egingo du ospakizunarekin eta gaur museoko sarrera doakoa izango da.

Horregatik, bihar, familian gozatzeko ekintza berezia eskainiko du Sagardoetxeak: 'Udaberriarekin jolasean'. Sagastiko materialak zein norberak margotutako marrazkiak (loreak, erleak, erlauntzak... ) erabilita, Sagardoetxea-ko sagarrondoak udaberriko elementuekin apaintzeko aukera izango dute bisitariek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!