Gaur goizeko 10:00etan, duela ia bi hilabete etxegabetu zuten astigartarra, Astigarragako Gurutzeta baserrira joan ahal izango dela jakinarazi du Kaleratzeak Stop plataformak: «botikak eta gauzak jasotzera, martxoaren 20an bidegabe bota zutenetik».
Era berean, Kaleratzeak Stopek ondorengoa salatu du: «Harrigarria da Epaitegiak denbora hori behar izana Gomerdino SL lukurreroari giltzen kopia bat eskatzeko, etxegabetutako 73 urteko pentsioduna, zaurgarria eta gaixo kronikoa, jaio zen etxebizitzara sartu ahal izateko».
Plataformatik adierazi dute, «etxegabetutako astigartarrak bere bizilagunak, udaleko zinegotziak eta Kaleratzeak Stop taldea izango dituela lagun». Eta plataformakoek gogorarazi dutenez, «kaleratzearen jakinarazpenik ez egitean eta horren legitimazioan izandako irregulartasun judizialak salatzen jarraitzen dugu, baita Bake Epaitegiaren aurrean astigartarra bere baserrian sartu ahal izateko ia bi hilabeteko atzerapena ere».
Ondoren, plataformak adierazi duenez «komunikatu bat emango zaie komunikabideei, abokatuak Donostiako Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegian aurkeztutako errekurtsoen egungo egoerari buruz, horietan prozeduraren deuseztatzea eskatzen baita».
Eta amaitzeko, ondorengoa aldarrikatu dute: «etxebizitza eskubidea da, ez negozioa».