Urumea Berriko mus txapelketa jokatuko da datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 16a, 00:00

Aurrenekoz antolatu du mus txapelketa Urumea Berri gastronomia kultur elkarteak. Datorren astean jokatuko da, maiatzaren 24an, arratsaldeko 19:00etan hasita. Gehienez ere 32 bikotek hartu dezakete parte, eta izenematea zabalik dago, urumeaberri.gke@gmail.com helbidera idatzita. 20 euro dira bikoteko. Sari potoloak izango dira txapelketako hiru bikote onenentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!