'Muna' antzezlana oholtzaratuko dute gaur goizean Erriberan, zuzeneko musikarekin

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 14a, 00:00

Argazkia: 'ganso.info' Asier Bastida

Gaur goizeko 10:00etan eskainiko du 'Muna' antzezlana 'Ganso & Cia' konpainiak, Erriberan eta Astigarragako Herri Eskolako Haur Hezkuntzako bigarren mailako ikasleei zuzenduta doa.

Urtero moduan, Astigarragako Udalak babestutako 'Haurtxoak antzokira' egitarauaren barne, Astigarragako Herri eskolako Haur Hezkuntzako bigarren mailako txikiek antzezlana ikusteko aukera izango dute gaur goizeko 10:00etan, Erriberan. Muna du izena 'Ganso & Cia' konpainiak oholtzaratuko duen antzerkiak, eta testurik gabekoa da. 

Muna da antzezlaneko protagonista, eta lurpean bizi da, basoko animalia libre baten gisara, naufrago bat bere irlan bezala. Goizero ibiltzen da parkean, ahaztutako altxorraren bila. Egunero istorio bera kontatzen du, baina egun batean, ilargiraino igotzeko modua topatzen du. 

Oparia baztertu eta kutxarekin jolasten dutenentzako txango bisuala eta soinuduna da gaurko Muna antzezlana. Protagonista, ordularirik, ezinezkorik eta araurik gabeko leku baterako bidaian murgiltzen da. Eta publikoa entretenitzeko, zuzeneko musika erabiltzen du Ganso & Cia konpainiak, lata desafinatuekin eta jostailuzko gitarrarekin.

 

Konpainiari buruz

'Ganso & Cia', Gorka Gansok gidatutako proiektua da, Cecilia Paganiniren laguntzarekin: «Gure ikuskizunetan Klowna, funtsezko egoera inperfektu hori, abiapuntu eta sortzeko erreferentzia da. Artisau-lanak baita garaikideak ere, non publikoak bere isla topatzen duen gizatasunez beteriko pertsonaiengan. Barre-algaretatik samurtasunera eramaten gaituzten egunerokotasuneko heroiak, inozo eta gardenak».

 

Fitxa teknikoa

Antzezpena: Cecilia Paganini
Zuzeneko musika: 
Txefo Rodriguez
Argiztapenaren diseinua: 
Ion Chávez
Musikaren sormena: 
Quico Pugues
Eszenografiaren eraikuntza: 
Gorka Ganso & Oscar de Paz
Argazkiak: Asier Bastida
Diseinu grafikoa: SR. Sommer
Sormena: Gorka Ganso & Cecilia Paganini
Zuzendaritza: Gorka Ganso
Banaketa: Rocío Pindado

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!