Astigarragako Emakumeon Etxeak zoru pelbikoari buruzko tailerrak antolatu ditu datozen asteetarako, eta aurrenekoa izango da ostegun honetan.
Goizeko 09:15etatik 11:15etara bitarteko saioak izango dira Emakumeon Etxean bertan, eta Sara Majarenasek dinamizatuko ditu, euskeraz. Guztira lau saio eskainiko ditu Majarenasek; aurrenekoa ostegunean, bigarrena maiatzaren 23an, hirugarren 30ean, eta azkeneko saioa ekainaren 6an izango da.
Zoru pelbikoa ezagutzeko eta errekuperatzen laguntzeko tailer hau «bizitzako edozein etaparako egokia» dela ziurtatu du dinamizatzaileak.
Izena emateko aukera bihar amaitzen da, eta hiru modutara apuntatu daiteke: emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbidera idatzita; 684 417 157 zenbakira deitura edo Emakumeon Etxera bertaratua.