Ikasturte honetan hitzaldi-zikloari amaiera emango zaio maiatzean. Urtarrilean hasi eta dagoeneko gai ugari landu dituzte, baina oraindik bi gai gelditzen dira lantzeko: batetik, 'Nerabeen droga-kontsumoa'; eta bestetik, 'Pantailen kudeaketa'.
Maiatzaren 16an, Ekua-ko Ane Lekandak eskainiko du hitzaldia, drogen kontsumoari buruz, nerabeetan. Lekandak tresna praktikoak eskainiko ditu nerabeen droga-kontsumoa prebenitzeko, detektatzeko eta kudeatzeko. Hitzaldian, mezu alarmistatik eta zigortzaileetatik ihes egingo du, eta gaia generoaren ikuspegitik jorratuko du, «generoak kontsumoan ere eragina baitu», aditzera eman du hizlariak.
Maiatzaren 30ean, berriz, My famili and CO.-ko Eider Fernadezek, pantailen erabileraren atzean hainbat gai ezkutatzen direla azalduko du, eta hamaika hari-mutur dituen errealitatea hobeto ezagutzeko eta gaiari buruz hausnartzeko gakoak eskainiko ditu.
Bi hitzaldiak Erriberan izango dira, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta doakoak badira ere, antolatzaileek ziurtatu dute ezinbestekoa dela izena ematea, 943 331 067 zenbakira deituta, edo euskeraetahezkuntza@astigarraga.eus helbidera idatzita.