Larunbaterako ate irekiak antolatu ditu Astigarragako Norberto Almandoz musika eskolak. Goizeko 11:30etan, 0 eta 3 tailerreko saioa irekia eskainiko dute musika gelan, eta bertaratzeko aurrez izena eman behar da idazkaritza@name.eus helbidera idatzita. Eguerdiko 12:30etan, berriz, emanaldia eskainiko dute zenbait ikalsek, Erriberako aretoan.