'Autodefentsa feminista' liburua aurkeztuko du gaur Maitena Monroyk, Emakumeon Etxean

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 9a, 00:00

Maitena Monroy argitaratutako liburuarekin. Argazkia: berria.CC BY-SA 4.0.

Liburu aurkezpena amaituta, solasaldia eskainiko du idazle bilbotarrak. Gaurko ekintzaz gain, maiatzaren 17an 'Emakumeon ahotsak' plazara ekitaldia prestatu dute Emakumeon Plazan.

Gaur arratsaldean, Maitena Monroy idazle bilbotarrak iaz argitaratutako Autodefensa feminista. Más allá de aprender a decir no (Autodefentsa feminista. Ezetz esaten ikasteaz harago) liburuaren aurkezpena egingo du, Astigarragako Emakumeon Etxean. Arratsaldeko 18:00etan izango da aurkezpena, eta jarraian, solasaldia eskainiko du Monroyk. Biak gaztelaniaz eskainiko ditu. 

Autodefentsa feminista ahalduntze indibidualerako eta kolektiborako estrategiatzat definitzen du liburuak: erakunde feministetatik sortua, emakumeei indarkeria matxista identifikatzen eta horretatik defendatzen laguntzeko, hiru esparruetan: kognitiboa, fisikoa eta emozionala. Prebentziorako eta bidezko defentsarako baliabide teoriko-praktikoen tresna da. Kontua ez da indarkeria-mailetan bakarrik jarduten jakitea, baizik eta gure eguneroko bizitzako alderdi guztietan, autodefentsarako lehen ariketa gisa despatriarkalizatu ahal izateko». 

Horretarako, liburu honek bizi garen mundua ulertzea errazten digu, baita genero-normatibitatearen zutabeetan nola oinarritzen den ulertzea ere. Hau da, sistema patriarkal batean emakume izateak zer esan nahi duen. Sistema horrek, gorputz-adierazpena izateaz gain, mendekotasun-posizio soziala dakar, genero-normatibitatearen zutabeak aztertuz. Sistema patriarkal batean emakume izateak, gorputz-adierazpena izateaz gain, mendekotasun-egoera soziala dakar».

Aurkezpenaz eta hitzaldiaz gain, Maitena Monroyk, maiatzaren 24ean eta 25ean bi eguneko autodefentsa feminista tailerra eskainiko du. Aurreneko egunean arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara izango da; eta bigarrenean, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Tailerraren helburua ondorengoa dela aitortu du dinamizatzaileak: «erasoak identifikatzeaz gain, indarkeriaren jatorria eta eraikuntza aztertuko dira, honek sortutkao ondorioekin batera. Era berean, egunero jasaten ditugun eraso eta egoerei aurre egiteko mekanismoak bilatuko dira».

 

Maiatzaren 17an, 'Emakumeon ahotsak plazara'

Maiatzaren 17rako, berriz, Emakumeon Ahotsak plazara ekitaldia antolatu dute, eta bertan izango dira kantuan Hernaniko Goiz Eguzki abesbatza eta Donostiako Emakumeen Etxeko Ederlezi abesbatza. Arratsaldeko 18:30etan izango da ekitaldia, Emakumeon Plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!