'Autodefensa Feminista' liburuaren aurkezpen saioa eta solasaldia, bihar

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 8a, 00:00

Maitena Monroyk idatzi du liburua, eta berak aurkeztuko du eta gidatuko du solasaldia, 18:00etatik aurrera Emakumeon Etxean.

Maitena Monroyk Autodefensa Feminista, más allá de aprender a decir no liburua aurkeztuko du bihar, 18:00etan, Astigarragako Emakumeon Etxean. Aurkezpena eta solasaldia izango dira ekitaldian. Maitena Monroyk 30 urtetik gora daramazki  autodefentsaren inguruko ikastaroak ematen, bai Euskadin eta baita Estatu mailan ere. Liburuan eta solasaldian defentsa pertsonalaren arlo ezberdinak landu ditu. Egilearen esanetan, autodefentsa ez da bakarrik eraso baten aurrean zein jarrera izan behar den ikastea, baizik eta erasoa bera nondik datorren identifikatzen jakitea: «Erasoak mota askotakoak izan daitezke, fisikoak, hitzezkoak, psikologikoak eta abar. Garrantzitsuena da erasoak nondik eta noiztik datozen jakitea». Horixe da Mon­royk lantzen duena. 

 

Maiatzaren 17an, abesbatzen kontzertua

Bestetik, maiatzaren 17an, 'Emakumeon ahotsak plazara emanaldia' eskainiko dute Astigarragan, Hernaniko Goiz Eguzkiko emakumeen abesbatzak eta Donostiako Emakumeen Etxeko Eder­lezi abesbatzak. Emakumeon Plazan izango da, 18:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!