Ipuin kontaketa saioa eskainiko du Lur Kortak, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 6a, 00:00

Ostegun honetan ipuinak kontatzen arituko da Lur Korta, Astigarragako liburutegian. Bi saio eskainiko ditu, 17:00etan lehenengoa eta 18:00etan bigarrena, eta gonbidapenak gaurtik aurrera egongo dira eskuragarri, liburutegian zein Udalaren webgunean. 4-6 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!