Maieko ile-apaindegia

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 4a, 00:00

Maiekoko Maialen, Beatriz eta Naroa.

Astigarragan kokatuta dagoen Maieko ileapaindegia, hiru langilek osatzen dute: Maialenek, Beatrizek eta Naroak.  Mota guztietako zerbitzuak eskaintzen ditu ile-mozketez eta orrazkerez gain; hala nola, bekainak egiteko zerbitzua, azazkaletako manikura...  Eta noski, ilearentzako mota guztietako tratamenduak ditu, «linea zabala daukagu, eta horrek ematen du sekulako abanikoa». Ileko koloreei dagokionean, Maiekok produktu naturalen alde egin du apustu: «batetik, daukagu kolorazio naturala; hau landareekin egindakoa da, %100 naturala dena; eta bestetik, kolorazio naturala %94a dena, honek produktu kimikoak ditu, hauek tratanteak dira, baina produktuaren gehiengoa naturala da».

Bezeroen buruko azala kontrolatzeko, eta bezeroen segurtasuna bermatzeko mikrokamara erabiltzen du Maiekok: «Oso baliagarria da mikrokamara tratamendu bat egin aurretik bezeroaren buruko azala nola dagoen ikusten dugulako eta zer komeni zaion erabakitzen dugu une horretan».

Ezkontzetarako orrazkera eta makillaje zerbitzua ere eskaintzen du Maiekok, eta era berean, estetika aholkuak eskaintzen saiatzen da: «bezero, bakoitzak gustuaren arabera erabakiak hartzen ditu. Erabakitakoa praktikan jartzen dugu eta emaitzarekin oso gustura gelditzen da jendea».

                                          Kontxa etxeberria plaza - Astigarraga 660 087 598

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!