2024/05/13 - 2024/05/18 19:00

Hitzaldiak

'Orreaga 824, Iruñeko erresuma' kultur astea

'Orreaga 824, Iruñeko erresuma' kultur astea
Erribera kulturgunea, Astigarraga

824. urtean izandako sorrera-mugarria, Orreagako bataila eta Iruñeko erresumaren sorrera ezagutarazteko eta ezagutzeko kultur astea.

Erakusketa, aste osoan zehar: Aurkezpena apirilaren 13an 19:00etan.

Antzerkia, maiatzaren 17an: 'Orreagatik iragan hurbilera' Segurako Historia Oroituz antzerki elkartearen eskutik. 19:00etan, euskeraz, doan.

Jardunaldia, maiatzaren 18an:

5 euro. Izen-ematea: www.nabarralde.eus

10:00 Hitzaldia: 'Vasconia en los siglos oscuros', Peio Moneano historialaria.
10:30 Hitzaldia: 'Orreaga-Errozabal. 824ko gudua', Xabier Irujo historialaria.
11:00 Hitzaldia: 'Baskoiak Iruñeko erresumaren sorreran', Iñigo Larramendi historialaria.
12:00 Mahai-ingurua: '824tik 1.200 urte', Iñaki Idigoras, Mentxu Zorita, Josean Beloki eta Idoia Arrieta. Moderatzailea: Maite Uriarte.

Hizkuntza: Euskara
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!