Euskal kantuen kalejira antolatu du Aiztondo abesbatzak, gaur eguerdirako, Astigarragako kale eta plazetan barrena. Horretarako, Benta Zaharreko Neska-Mutiko Alaiak taldea ekarriko du herrira, eta haiek arduratuko dira kalejira girotzeaz.
Eguerdiko 12:00etan abiatuko dira Ergobitik, eta euskal errepertorioko kantuak abestuko dituzte herriko makina bat txokotan, Benta Zaharreko taldeak markatutako erritmora.
Abestea gustuko duten herritar guztiak daude gonbidatuta, kalejirarekin bat egin eta herrian kantuan alaitzera. Aurreko urteetan ere egin izan dute Kantujira, eta Astigarragako zein inguruko herritar askok egin dute bat, giro ederra sortuz.