51 postuk osatuko dute bihar, Astigarragako Sortzailien Azoka

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 20a, 00:00
Joseba Barandiaran plazan eta kale nagusian jarriko dira postuak.

51 postuk osatuko dute azoka. Goizeko 11:00etan irekiko dira azokako ateak.

Udaberri giroan sartuta, biharko laugarren Sortzailien Azoka antolatu du, Astigarragako Gazte Asanbladak. Azken urteen antzera, herriko zenbait plazatan jarriko dituzte postuak, eta mota guztietako produktuak izango dira erosgai. Modu honetara, «herriko sortzaileen lana ezagutu eta erosteko aukera izango dute bisitariek».

Goizeko 11:00etan irekiko dituzte postuak, eta arraltsaldeko 18:30ak arte, izango dute herritarrek postuz postu erosketak egiteko aukera. Guztira 51 postu izango dira eta mota guztietako produktuak salduko dituzte; hala nola, janaria, bitxigintza, arropa... Azokaz gain, zozketa bat ere antolatu dute Emakumeon plazan, eta hori arratsaldeko 19:00etan izango da. Behin zozketa amaituta, musikaz gozatzeko parada izango dute bertaratzen direnek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!