Erditzeosteko gimnasia taldea, martxan

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 15a, 00:00

Astearteetan eta ostegunetan izango dira saioak. Parte hartzeko idatzi emakumeonetxea.astigarraga@gamil.com helbidera edo deitu 648 417 157 telefonora.

Astigarragako Emakumeon Etxean, erditzeosteko gimnasia saioak jarri dituzte martxan. Astearteetan eta ostegunetan elkartuko da taldea, goizeko 11:30etatik eguerdiko 12:30ak arte. Saio guztiak Emakumeon Etxean bertan egingo dituzte. Doako tailerra da, eta asistentzia librea dela azaldu du Emakumeon Etxeak. Izan ere, taldea guztiz irekia izango da, eta ariketak kideen artean egitea da proposamena. Hala, zoru pelbikoa, hipopresiboak, tonifikazioa eta luzaketak lantzea da helburua. Horrez gain, esperientziak elkarbanatzeko eta elkar ezagutzeko espazioa izatea da antolatzaileen nahia. 

Parte hartu nahi duten astigartarrek emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbidera idatzi edo 648 41 71 57 telefonora deitu dezakete.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!