Azken asteetan urrats garrantzitsuak eman ditu Astigarragako Udalak aldiriko trenaren geltokiko obrak martxan jartzeko. Martxoko Osoko Bilkuran onartu zituzten beharrezko izapideak, eta onartuta geratu zen ADIFen, Foru Aldundiaren eta Astigarragako Udalaren arteko hitzarmena.
Udaletik zehaztu dute, jasotako azken informazioen arabera, 2025eko lehenengo seihilekoan hasiko dituztela obrak.
Geltokiaren eta pasabidearen finatziazioa beste erakunde batzuen esku geratuko da; kostua, guztira, 13.677.563 eurokoa da (BEZik gabe). Astigarragako Udalaren ardura izango da pasabidearen mantentze lanak egitea, 75 urtez.
Lehiaketa martxan jartzea eta obrak egitea Eusko Trenbide Sarearen ardura izango da.