Etzi barre egiteko tartea izango dute astigartarrek, izan ere, goizetik arratsaldera bitartean, Clown jardunaldia eskainiko du Esther Carrizok, Erriberan. Goizeko 10:00etatik 19:00etara izango da ikastaroa, Matazak indarkeria sexistaren aurkako elkarteak antolatuta. Izena eman behar da parte hartzeko 677 934 352 telefonora deituta edo cristina.zaldua@kibai.es helbidera idatzita.