Finantzak ordenatzeko tailerra eskainiko du larunbatean Renata Gonzalezek, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 11a, 00:00

Finantzak ordenatzeko zenbait aholku emango ditu Gonzalezek.

Emakumeei zuzendutako tailerra izango da. Goizeko 11:00etatik 13:00etara eskainiko du saioa Gonzalezek, gaztelaniaz. Parte hartzea doakoa izango da.

«Emakumeak hainbat urtez arduratu gara etxeko finantzen kontrola eramateaz, erantzukizun haundi hori orientazio egokirik gabe hartuz», eta horretarako, Emakumeon Etxeak finantzei buruzko tailerra antolatu du etzirako. Retana Gonzalezek dinamizatuko du 'Ordenatu zure finantzak' izeneko tailerra. Goizeko 11:00etan emango zaio hasiera ikastaroari eta eguerdiko 13:00etan amaituko da, Emakumeon Etxean bertan. Gaztelaniaz eskainiko du saioa Gonzalezek eta gogorarazi du doakoa dela. 

Tailer honetan bakoitzaren baliabideak hobeto erabiltzen ikasteko hausnarketak eta ariketak egingo dituzte, besteak beste, beraz, Astigarragako emakumeak tailerrean parte hartzera animatu nahi izan ditu Emakumeon Etxeak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!