Erditzeosteko doako gimnasia saioak jarri dituzte martxan Astigarragako Emakumeon Etxean

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 8a, 00:00
Emakumeon Etxean izango dira saioak.

Astearteetan eta ostiraletan egingo dituzte saioak, 11:30etatik 12:30etara. Asistentzia doakoa eta librea da.

Astigarragako Emakumeon Etxean martxan jarri dituzte erditzeosteko ginasia saioak. Astearteetan eta ostiraletan elkartuko da taldea, goizeko 11:30etatik eguerdiko 12:30ak arte. Saio guztiak Emakumeon Etxean bertan egingo dituzte.

Taldea guztiz irekia izango da, eta ariketak kideen artean egitea da proposamena. Hala, zoru pelbikoa, hipopresiboak, tonifikazioa eta luzaketak lantzea da helburua. Horrez gain, esperientziak elkarbanatzeko eta elkar ezagutzeko espazioa izatea da antolatzaileen nahia.

Emakumeon Etxetik parte hartzeko deia egin diete herritarrei, eta azaldu dute saioetara haurrarekin joateko aukera dagoela.

Parte hartu nahi duten astigartarrek emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbidera idatzi edo 648 41 71 57 telefonora deitu dezakete.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!