Bisita gidatua eta gazta dastaketa

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 6a, 00:00

Pazko aste honetan ere Sagardoetxeak eskaintza gastronomiko berezia eskaintzen die bisitariei. Ohiko Sagardoetxeako bisita gidatuaz gain, sagardoa eta Euskal Herriko gazten dastaketaz gozatzeko aukera izango dute, gaur eta bihar, bisitariek: Idiazabal J.D. gazta, Roncal J.D. gazta eta Iraty J.D. gazta. Sagardoetxeako bisitaren ostean, bisitariek jardunaldia sagardotegiko otorduarekin osatzeko aukera izango dute bertan txotxaren errituaz gozatu, eta sagardoaren kulturako esperientzia borobiltzeko. Gaur goizez eta arratsaldez egin daiteke bisita eta bihar 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!