Astigarragako Udalak 2015ean jarri zuen abian Astigarragako aisialdiko herri-baratzeen programa. Horretarako, Udalak lursaila erosi, herri-baratzeetarako egokitu eta erabilera-baimenak eman zituen. Indarraldia amaitu da eta, horregatik, Udalak baratzeen esleipen berria egingo du baina oraingoan administrazio-emakiden bidez.
Prozedura hau martxan jartzeko, batetik, Astigarragako herri-baratzeen emakida eta erabilera arautzen duen Erregelamenduaren aldaketa 2024ko urtarrilaren 30eko Osoko Bilkuran onartu zen. Bestalde, Astigarragako Aisialdirako Herri Baratzeak Instalatzeko Proiektua idatzi da. Udalbatzak oniritzia eman zion proiektu horri asteartean, baita lizitazio-prozedura irekitzeari ere. Beraz, herritarrak eskaerak egiteko epea zabaldu da eta iragarkia GAOn argitaratzen direnetik 20 egunera amaituko da.
Lehia bidez Mendiaundi-Anibarreko 36 baratza esleituko zaizkio herritarrei eta zuzeneko esleipen bidezko 2 baratzeen emakida emango zaio Baratze elkarteari.
Eskabideak Astigarragako Udalean aurkeztu behar dira, telematikoki edo paperean. Oinarriak eta eskabide orria www.astigarraga.eus-en ikusi eta eta eskatu daitezke eta edozein zalantza argitzeko 943 33 52 41 zenbakira deitu daiteke.