Martxan jarri dute erditze ondoko talde berri bat

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 31a, 00:00

Herriko ama talde batekin elkarlanean, erditze osteko ariketak egiteko taldetxo bat osatu dute emakumeon etxeko kideek. Taldea irekia izango da eta ariketak kideen artean egingo dira (luzaketak, hipopresiboak, tonifikazioa, ...). Esperientziak elkarbanatu zein elkar laguntzeko espazioa izango da. Parte hartzeko interesa dutenak harremanetan jarri daitezke apirilaren 8tik aurrera, emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbidean edota 648 41 71 57 zenbakian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!