Martxan daude jada Aste Santuko bisita gidatuak eta dastaketak Sagardoetxean. Ohiko bisitaz gain, sagardoa eta Euskal Herriko zenbait gazta probatzeko aukera izango dute bisitariek. Informazioa eskatzeko eta erreserbak egiteko 943 55 05 75 telefonora deitu edo info@sagardoetxea.eus helbidera idatzi behar da.