Sukaldaritza, sagardoa eta herri kirolak, protagonista Ergobin

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 25a, 00:00

Euskal Jaia ospatu zuten atzo, egun osoko planarekin, Ergobi auzoan. Mota guztietako jarduerak prestatu zituzten, eta jende asko bertaratu zen, goizean zein arratsaldean. Sukaldaritza eta sagardoa izan ziren protagonista, aurrena. Sukaldaritza tailerrak egin zituzten goizean zehar, eta prestatutako pintxoak dastatzeko aukera izan zuten bertaratuek eguerdian. Sagardoa, berriz, bi modutara dastatzeko aukera izan zuten: bertan jarritako lau kupeletatik hartuta, edota gidatutako katan parte hartuta. Arratsaldean, berriz, he­rri kirolek hartu zuten protagonismoa plazan, Apaxiren ipuin kontaketaren ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!