Gaur hasiko dira Aste Santuko ikastaroak

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 25a, 00:00

Aste Santuko oporraldirako, makina bat ikastaro prestatu dituzte Erribera kulturgunean. Gaur bertan hasiko dira aurreneko hirurak: Broadwayko musikaletako dantza, entsaladak, eta modelatze-lanak. Hiruna saio izango dituzte, asteazkenera bitarte, egunero bi txandatan: 6-9 urtekoentzat 10:15etatik 11:45etara, eta 10-12 urtekoentzat 12:00etatik 13:30etara. Ordutegi berean, beste hiru ikastaro izango dira datorren astean, apirilaren 2tik 5era: munduko erritmoak, munduko sukaldea, eta mundu txikiak sortzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!