'Kalean uso, etxean otso' Erriberan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 24a, 00:00

Haurrentzako emanaldia izango da gaur arratsaldean Erribera kulturgunean. Patata Tropikala antzerki laborategiaren eskutik, 'Kalean uso, etxean otso' ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da familian, arratsaldeko 17:00etan hasita. Antzerkia, musika eta txotxongiloak nahasten dira ikuskizunean, modu pedagogiko eta dibertigarrian. Hiru txerritxoak desagertu dira, eta zer gertatu den garbi ez dagoen arren, otsoaren kontua dirudi... Fernandez eta Fernandez detektibeek ikertuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!