Egun osoko festa prestatu du Ergobi Gastronomi Kultur Elkarteak, gaurko, Ergobi auzoan bertan. Euskal Jaia izango da, goizeko 11:00etan hasita, makina bat ekintzarekin. Goikoetxea familiako txalapartariek emango diote hasiera jaiari, eta jarduera gastronomikoak izango dira segidan: sukaldaritza ikastaroa, eta jatorrizko deiturako sagardoen eta elkartekideek prestatutako jakien dastaketa. Ondoren, 15:30etan, Apaxi ipuin kontalariaren saioa izango da, eta herri kirolei egingo diete tartea 17:45etatik aurrera. Eguna borobiltzeko, 3zur musika taldeak eskainiko du kontzertua 19:15etan. Gainera, egun osoan zehar izango da kupeletako sagardoa dastatzeko aukera, eta DJ Etok jarriko du musika.