Kontzentrazioa egingo dute gaur otsailaren 2an Astigarragan hildako gizonaren heriotza salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 20a, 11:09

Buruntzaldeako Kontseilu Sozialistak deitu du kontzentrazioa. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Joseba Barandiaran plazan. 

Otsailaren 2an Astigarragan hildako 36 urteko gizonaren heriotza salatzeko, kontzentrazioa deitu du Buruntzaldeako Kontseilu Sozialistak. 'Poliziaren indarkeriari aurre egin!' lelopean egingo dute elkarretaratzea, arratsaldeko 19:00etan, Joseba Barandiaran plazan.

Hildako gizonaren familiak salatu du bertaratutako ertzainek modu desegokian tratatu ondoren hil zela. Izan ere, delirioak jota zegoen 36 urteko gizona, eta autopsiak bihotzekoak jota hil zela dioen arren, familiak bortxa zantzuak ikusi zituen gorpuan. Kontrara, familiak nabarmendu du Astigarragako Udaltzaingoaren jarrera eredugarria izan zela, ertzainak iritsi aurretik gizona baretzea lortu zutelako. 

Gertatutakoa argitzeko, familiak salaketa jarri du Donostiako Instrukzioko 5. Epaitegian.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!