Herri kirolek ez dute hutsik egingo Santa Ana egunez, bihar, Astigarragako Foru Plazan. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da saioa. Harrijasotzen ariko dira Beñat Telleria eta Paulo Azpiazu; aizkoran Julen Gabirondo eta Xabier Zaldua; eta desafioa izango da herriko baserritarrek eta kaletarrek osatutako bi talderen artean.