Zubietako joaldunen bisita jasoko dute astigartarrek, Santa Ana egunez

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 22a, 09:10

Santa Ana eguna ospatuko dute datorren asteazkenean, uztailaren 26an, Astigarragan. Eta eguna modurik onenean hasteko, Zubietako joaldunen bisita jasoko dute astigartarrek. Beraiek izango dira herria esnatuko dutenak, kalejiran doinu atseginak zabalduta, 09:30etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!