Aurten ere ez du hutsik egingo Marmitako Lehiaketak, Astigarragako Santio Jaietan. Uztailaren 23an egingo dute, goizeko 11:00etatik aurrera, Foru Plazan. Aldez aurretik eman behar da izena, eta saria izango da onenentzat, Goiko Iturri jatetxeak babestuta.